domingo, 23 de noviembre de 2008

Eleanitz proiektua

Eleanitz proiektuaren nondik norakoak ezagutu nahi? hona hemen informazioa

Ondoren agertzen den artikuluan, Axular ikastolan martxan jarri duten eleanitz proiektuaren inguruan hitz egiten du bertako irakasle batek. Elkarrizketa irakurri nahi baduzu, klikatu hemen

Haur hezkuntzarako materiala

Ikastetxe asko dira gaur egun Haur hezkuntzan ingelesa ezarri dutenak. Bertan lan egiteko erabil daitekeen materialaren adibide batzuk aurkeztuko ditut ondoren. Hemen klik eginez editorial ezagun bateko materiala ikus daiteke. Beste honetan klik eginez, berriz, beste editorial batek eskaintzen duena ikus daiteke.

jueves, 20 de noviembre de 2008

Lehenago hastea hobe?

Aspaldian entzuten den eztabaida da noiz hasi beharko lirateke umeak atzerriko hizkuntza bat ikasten. Batzuentzat ahalik eta gazteen hastea komeni da; beste batzuk, aldiz, goizegi hastea ez dela komenigarria diote. Eztabaida horren inguruan zenbait iritzi jaso nahi dira hemen. Horretarako, zenbait artikulura jotzeko aukera ematen da.

Lehenengoan Kataluniako Unibertsitatean egindako ikerketa baten berri ematen da. Bertan adinak atzerritar hizkuntza bat ikasterako orduan izan dezakeen eraginari buruz hausnartu egiten da. Artikulu osoa irakurtzeko egin klik hemen.
Artikulu osoa irakurri nahi ez duenarentzat hona hemen El País egunkarian atera zen laburpen artikulua. Egin klik hemen.
Hausnartzen jarraitzeko, hona hemen beste iritzi bat.

Askotan gertatzen den bezala, erantzun zehatz eta labur baten bila hasi eta gero eta galdera gehiago sortzen zaizkigu. Irakurtzen jarraitu beharko...

domingo, 16 de noviembre de 2008

Ingelesa edukien bitartez: taekwondoa Hego Korean

Ingelesa ikasteko gero eta baliabide gehiago erabiltzen dira. Gure artean ingelesaren ezarpen goiztiarraz gain, ingelesa edukien bitartez ematen da eskola askotan. Horrela, zenbait eskola arlo ingelesez ematen dira, ingelesa arloaz gain. Zenbaitetan Science ala Art ematen dira ingelesez. Hala ere, oraindik ez gara heldu Hego Korean egiten den irakasteko metodo hauetara. Nork daki etorkizunean zer egin beharko dugun ikasleak motibatzeko...

Umeen produkzioa ingelesez

Edozein hizkuntza ikasterakoan hizkuntza sortzea azken pausua izaten da; normalean ulertu egiten da lehenago, bai entzunez zein irakurriaz eta azken pausua izaten da hitz egiten hastea. Bideo honetan ikusten denez, ume hauek sortze lana ere egiten dute gazte-gaztetandik.

domingo, 2 de noviembre de 2008

Aprendizaje temprano de una segunda lengua

http://dspace.uah.es/dspace/bitstream/10017/972/1/Aprendizaje%20Temprano%20de%20una%20Segunda%20Lengua.pdf

El aprendizaje del inglés desde educación infantil

http://www.ub.edu/ice/portaling/eduling/cat/n_1/cenoz-article-n1.pdf

Ezin da ukatu ingelesak gure gizartean eta munduan duen garrantzi ukaezina. Ezin da ukatu gero eta gehiago ikasten dela. Baina emaitza onak lortzen dira? Zergatik Europako beste herrialde batzuetan ez dira 4 urterekin ikasten hasten eta guk baino emaitza hobeak lortzen dituzte? Galdera honi eta beste askori erantzuten dio Jasone Cenoz EHUko irakasleak artikulu interesgarri honetan

Aprendizaje temprano y simultaneo de la lengua inglesa

http://www.cesdonbosco.com/revista/articulos2005/julio05/desamparadosaprendizaje.pdf

Hirueletasuna eskolan: ingelesaren lekua euskal hezkuntza sisteman

http://www.kultura.ejgv.euskadi.net/r46-714/eu/contenidos/informacion/artik20_1_trilinguismoa_07_06/eu_trilingu/adjuntos/Hiruelekotasunaeskolan.pdf

David Lasagabaster, Gasteizko Filologia Fakultateko irakasleak hausnarketa eskaintzen du hirueletasunaren inguruan. Interesgarria eta argia.

Ingelesaren ezarpen goiztiarra eztabaidagai

http://www.hikhasi.com/artikulua/753
Artikulu hau galdera eta erantzunez josia dago eta irakasle askok haien buruei galdetzen dizkieten galdera asko bertan aurki daitezke. Kasu batzuetan erantzunak ematen dira baina beste kasu batzuetan galdera airean geratzen da, hausnarketa sakonagoaren zain.